Bitartekaritza proposamenak

Atalak: Berriak

Share

ARTEKALEk, konpainiei eta sortzaileei deialdia irekitzen die, ardatza edo abiapuntu
BITARTEKARITZA duten proposamen artistikoak aurkez ditzaten.

Guztira 1000 euroko 3 diru poltsa emango dira tutoretza batekin batera bitartekaritza proiektu bat idatziz garatzeko. Proiektuen laguntza Graeme Rose eta Atxarte Lz. De Munain-en partehartzearekin burutuko da. Beraiek eta zenbait jaialdik osatutako epaimahai batek aukeratuko ditu proposamenak.


Ondorengo proposamen eskaerak bilatzen ari gara:

  • Ikuspegi berriak eta dinamikoak arakatu ikusleekin / parte-hartzaileekin harremanetan jartzeko.
  • Bitartekaritza prozesuaren bidez sormen praktika bera ikertzen duten proposamenak.
  • Osasun egoerak inposatu ditzakeen harremanetarako murrizketak kontuan hartzen dituzten proposamenak.

Tutoretza konpainia/sortzaile bakoitzarekin burutuko diren 3 sesiotan antolatuko da eta beharrezkoa denean laguntzea zein proposamena garatzeko erabilgarriak diren tresnak ematea du helburu, ideiaren bilakaeratik hasi eta etorkizunean proposamena burutzen lagunduko eta finantzatuko duten kide posibleen bilaketara.


Prozesuan zehar proiektua zehazten lagunduko duten galderak planteatu eta erantzuten saiatuko gara: Zer bitartekaritza-proiektu garatu nahi dut? Norentzat da? Zein testuingurutan lan egin nahi dut? Nortzuk dira proiektu honetan nire “aitabitxi” potentzialak? Zer behar dut proposamena burutzeko? Zer denboratan, zer baliabide, zer harreman?

Atxarte Lz. De Munain Euskal Herrian eta Erresuma Batuaren artean bizi da. Arte Ederretan lizentziatua, Londresen burutu zuen Koreografia Masterra eta zenbait jaialdi eta proiektu desberdinetan egin du lan azkeneko urteetan.
2015z geroztik BE FESTIVAL-en egiten du lan eta Shift Key proiektu europearraren koordinakuntza egiten du.
ADDEko bazkidea da eta Euskal Dantza Lanen Katalogoaren koordinatzailea da.


Graeme Rose Birmingham-eko antzerkigilea da. Stan’s Cafe Theatre-ren sortzailea da eta ohiko kolaboratzailea da Erresuma Batuko konpainia askorekin. Sorkuntza kolektiboko antzerkian (devised theatre), Site specific eta antzerki komunitarioan (Community Theatre) espezializatuta dago.

EPEAK

2020ko azaroaren 29a – Proposamenak jasotzeko azken eguna.
2020ko abenduaren 3a – Hautatutako hiru proposamenei jakinaraziko zaie.
Abenduaren 7ko astea. Aukeratutako konpainia/sortzaileekin hasierako bilera, (Zoom-en egin daiteke, edo zuzenean, osasun egoerak posible egiten badu).
Abendua / Urtarrila – Abenduak 7ko bilerarekin hasita, banakako 2 edo 3 Zoom bilera ezarriko dira talde bakoitzarentzat, proiektuaren proposamen bakoitzaren jarraipena egiteko eta laguntzeko.
2021eko urtarrilaren 31, prozesuaren txosten laburra eta faktura bidali.

ERREFERENTZIA GISA

BITARTEKARITZA ekintza artistikoarekin lotutako balio, ezagutza edo esperientziak interes talde bati / parte-hartzaileei / ikuslego bati / herrialde eremu bati transmititzeko prozesuei dagokie.

Sormenezko konpromiso proposamenek jarduera eta helburu mota desberdinak har ditzakete:

  • Aukeratutako talde sozialerako oihartzun berezia duen gai edo kontakizun bat sortzea edo garatzea.
  • Prestakuntza edo elkartruke programa garatzearen bidez, gizarte talde jakin batekin lotzen dena, tekniken, planteamenduen eta diziplinen zuzeneko esplorazioa suposatzen duena.
  • Sorkuntza artistikoan nolabaiteko konpromisu edo parte hartzearen bidez, partaideak ahalduntzea bilatzen duena, ahotsa edo autonomia emanez, eta ekintza artistikoaren beraren protagonista edo ko-diseinatzaile bihurtuz.

Parte hartze prozesua proiektuaren emaitzetan oinarrizko bihurtzeko modu berriak bilatzen dituzten proposamenak onartuko ditugu.

Interesa duzuenok azaroaren 29ra arte aurkez zaitezkete https://forms.gle/GCKzHS5SB6invjJL6

Utzi iruzkin bat