Castellano | Euskera

“Kale Arteek, bizirik dagoen edozein espresiobidea izanda, egunerokoa den toki bat, esperientzia artistiko batean bilakatzea, dute helburu bezala.”

Arte eszenikoei buruz oro har hitzegiten dugunean, dantza eta antzerkia datozkigu burura nagusiki, baina “Kale” terminoa gehitzen badiegu, lan hauek aurkezteko eta antzezteko balio duen tokia ulertuz, espresiobide hau erabiltzen duten disziplina ugari aurkitu ditzakegu: antzerki-dantza, zirkoa, musika, clown, performance, etab. Hauek, antzerki formulan oinarritzen dira, sektorean onarpen gehiago eta ezarpen hobea duelako. Oinarriz Kale Antzerkia deitzen dugun hori, oraindik oso argi ez dauden kode batzukin, bere magultasun haundia,  bere irizpide biguna, eta bere ezjakintasun artistiko eta teknikoa  dela eta, etengabe transformatzen eta zehazten ari da.

Hau guztiagatik sortu zen Artekale – Euskal Herriko Kale Arteen elkartea- ; Kale Arteen berezitasunean sakontzeko eta errotik ikertzeko,  hau da, hausnarketa-gune bat sortzeko.