|
KALE ARTEEN XII TOPAKETA PROFESIONALAK EUSKAL HERRIAN
Aurten berriro ere, Leioako Umore Azokarekin batera, maiatzaren 21an eta 22an "Euskal Herriko Kale Arteen XII Topaketa Profesionalak" izango dira.
Maiatzak 21, ostirala:
COFAE-rekin batera, “Nazioarteko jaialdi eta azoken arteko topaketak” gaia antolatu dugu. Partaideak:
Celine Verkest , Miramiro Jaialdia (Nazioarteko kale-arteen jaialdia Ganten, Belgika) eta
Ana López Asensio Umore Azokaren zuzendaria.
Maiatzak 22, larunbata,
“Kale Arteen internazionalizazioa” gaia izango dugu aztergai, Partaideak:
Mike Ribalta (Fira de Tarrega)
eta Ivan Fernandez Prado (Festiclown arduraduna) izango ditugu
*** Topaketetan parte hartzeko idazkaritza teknikoaren harremanetan jarri info@artekale.org
|