BADATOR ARTEKALEKO JARDUNALDI PROFESIONALEN HAMARGARREN EDIZIOA, KALEAREN SEKTOREARI ESKAINITAKO TAILERREKIN

Share

Lekuonak hartu ditu aurten ere Artekalek antolatutako Formakuntza Jardunaldiak. Urriaren 26tik 30era bitartean, bi tailer presentzial eskainiko dira, gailuei eta txotxongiloei bideratuak, eta online tailer bat, urriaren 28tik azaroaren 6ra bitartean, ikuskizun baten ekoizpena lantzeko. Jardunaldiei amaiera emateko, Acts of Liberation konpainiaren ‘ACT 3: Love’ ikuskizuna izango da ikusgai Errenteriako Xabier Olaskoaga plazan, urriaren 30ean, 19:00etan.

Udan kaleetan lanean aritu ondoren, eta ikasturtearen hasiera aprobetxatuz, Artekalek, Euskal Herriko Kale Arteen Elkarteak, hamargarren urtez jarraian, Formakuntza Jardunaldiak antolatu ditu Lekuona Fabrikan, Errenterian. Sektoreko profesionalei eta kaleko arteekin lotutako pertsonei eskainitako topaketa.

Jardunaldiek Kaleko Arteak osatzen dituzten arloetan trebatzen eta espezializatzen jarraitzeko balio dute, teknika, sorkuntza edo kudeaketa arloetan adb, besteak beste. Urtero, sektoreko profesionalei zuzendutako tailer espezifikoekin askotariko programa bat sortzen saiatzen da, jardunean dauden artistek eta adituek ematen dituztenak. Gainera, topaketa honek sormen espazioak partekatzeko balio digu, eta ikaskuntza bezalako gauza atsegin eta baliotsuan elkartzeko.

Errenteriara egunero desplazatu nahi ez duten guztientzat, Artekalek ostatu partekatua eskaintzen du Donostiako erdigunean, prezio murriztuan.

Edizio honetan hiru tailer antolatu dira, elkarteko bazkideentzat zein publiko orokorrarentzat irekiak:

Lehen tailer presentziala Sergi Estebanellek eta Luz Calvik emango dute, eta kalerako eta kaletik egiteko sorkuntzan oinarrituko da, parte-hartzaileen asmoari helduz eta hori egiteko modurik onena bilatuz, ekintza horiek kalerako gailu posible bihurtuz. Tailerra artista profesionalentzat eta Kale Antzerkian interesa duen edonorentzat izango da.

KALERAKO GAILUAK. Sorkuntza eta Dramaturgia | Sergi Estebanell eta Luz Calvi, ACTS OF LIBERATION konpainia

Urriaren 26, 27 eta 28an | 10:00etatik 14:00etara · 15:30etik 17:30era

18 orduko ikastaroa Lekuonan, Errenterian.

+ INFO

Bigarren tailer presentziala Matthieu Siefridtek zuzenduko du, eta, bertan, gorputzeko txotxongiloak manipulatzeko oinarri teknikoak emango dira (bakarrik eta duoan), gure gorputza txotxongiloenarekin partekatzeko, eta eramandako txotxongiloak (edo gorputzeko txotxongiloak) maneiatzeko funtsezko printzipioak ere landuko dira. Tailer hau txotxongilo manipulatzaile, interprete, dantzari, zuzendari edo teknika mota honetan interesa duen edonorentzat da, helduentzat zein 15 urtetik gorako nerabeentzat. Ez da aldez aurreko ezagutza teknikorik behar.

GORPUTZA TXOTXONGILOAREN ZERBITZURA | Matthieu Siefridt, BLICK THEATRE konpainia

Urriak 29 eta 30 | 10:00etatik 14:00etara ·15:30etik 18:30era (osteguna)/15:30etik 17:30era (ostirala)

15 orduko ikastaroa Lekuonan, Erenterian.

+ INFO

Aurtengo tailerrekin bukatzeko, Pío Ortiz de Pinedok online prestakuntza bat eskainiko du, ikuskizun eszeniko baten ekoizpen zikloaren ibilbide oso gisa planteatuta, ideia artistikoaren harrera edo formulaziotik, estreinaldira arte, ondorengo ustiapenera arte eta inbertsioa berreskuratzera arte. Tailer hau antzerki, dantza eta zirku ekoizpeneko profesionalei zuzenduta egongo da.

OBRA ESZENIKO BAT. Ekoizpen Planaren Diseinu Integrala | Pío Ortiz de Pinedo

Azaroaren 2, 3, 4, 9, 10 eta 11 | Arratsaldez 16:00etatik 18:00etara

12 orduko ikastaroa, online.

+ INFO

Jardunaldiei amaiera emateko, urriaren 30ean arratzaldeko 19etan, Xabier Olaskoaga plazan Acts of Liberation konpainiaren Act 3: Love ikuskizuna izango da, maitasunari eta gizarte garaikidearekiko loturari buruzko gogoeta egiten duen proposamen eszenikoa. Ikuskizunak kontaktua, begirada eta hurbiltasuna berreskuratzea planteatzen du, deskonexio emozionalak eta indibidualismoak markatutako testuinguru batean. Ekintza sentikorren bidez, besteekin eta geure buruarekin nola erlazionatzen garen birpentsatzera gonbidatzen gaitu, maitasuna sendatzeko, konektatzeko eta eraldatzeko gai den ekintza artistiko gisa defendatuz.

Acts of Liberation konpainiaren ACT 3: Love

Tailerrentan interesa dutenek hemen eman dezakete izena.

Bete inskripzioa urriaren 21a baino lehen, eta zurekin harremanetan jarriko gara matrikula egin dezazun.

Matrikularen prezioak

Hiru ikastaro 150 €/ Bazkideentzat 100 €*

Bi ikastaro 100 €/ Bazkideentzat 75 €*

Ikastaro bat 75 €/ Bazkideentzat 50 €*

* Errenteriako bizilagunentzat prezioa