Eskuragarri dago KALEKO ARTEEN 2026ko DIREKTORIOA eta ARTEKALEREN KATALOGO berria.

Share

2026ko Kaleko Arteen Direktorioa gure lurraldeko kaleko arteen euskal eskaintza eszeniko guztia jasotzen saiatzen da. Dokumentu honen helburu nagusia espazio publikorako ikuskizunak kontratatzeko interesa duten programatzaileen lana errazteko tresna bat eskaintzea da.

Direktorioak gidan parte hartzen duten 90 konpainiei eta haien ikuskizunei buruzko informazio guztia jasotzen du, hala nola dosierra, fitxa teknikoa edo cachea (honek ez ditu gastu gehigarriak barne hartzen, hala nola joan-etorriak)

Direktorioa ikusi eta deskargatu dezakezue jarraian:

Aprobetxatuz, ARTEKALEren 2026ko KATALOGOA helarazi nahi dizuegu ere. Bertan, konpainia bazkideen ikuskizunei eta jaialdi eta banatzaileei buruzko informazio zabalagoa agertzen da. Jarraian kontsultatu edo deskargatu dezakezue.

Kalean programatzeak gauza asko kontuan hartzea eskatzen duela dakigunez, PATEACOLO uzten dizuegu, gida txiki bat (PATEA Kaleko Arteen Estatuko Elkarte Profesionalak egina), espazio publikoan programatzeko orduan inolako alderdirik ez ahazteko.

Tresna hauek baliagarriak izango zaizkizuela espero dugu.