Joan den apirilaren 16an, osteguna, SORBURUren VII. edizioa ospatu genuen TXOTENAGUNEAn, kaleko arte eszenikoetako profesionalen, lagunen eta denboraldi honetan kale eta plazetan ikusiko denaren atarikoaz gozatzera hurbildu nahi izan zen publiko orokorraren arteko jardueraz eta topaketaz betetako arratsalde batean.
SORBURUren helburua bertaratutako publikoaren FEEDBACKaren bidez beren lana plazan aurkezten duten konpainiei laguntzea da. Tresna horren bidez, konpainiek ikuskizunari buruzko zalantzak eta galderak planteatzen dituzte, eta ikusleek erantzun eta gai berriak planteatzen dituzte, sarritan, sormen prozesuaren barruan arlo batzuk ikusteko gaitasunik ez dugulako. Feedbackaz gain, konpainiek beste laguntza motak jasotzen dute, hala nola mentoretzak, egoitza artistikoak edo proiektua ordaintzen jarraitzeko laguntza ekonomiko bat.
Oraingo honetan, BEA LARRAÑAGA ARTISTA, HELENA WILHELMSSON eta BARSANTI KONPAINIA izan ziren aukeratutako taldeak.
Eskerrak eman nahi dizkiegu deialdira aurkeztu diren konpainia guztiei eta 3 parte-hartzaileei, beren lanaren aurrerapen bat oparitzeagatik.



Kaleko Arteen erakusketez gain, jardunaldian, ‘PARTE HARTZEN DUTEN ROL DESBERDINETATIK BITARTEKARITZARI BEGIRADA’ mahainguruan ikasi eta eztabaidatu ahal izan genuen. Bertan, Pedagogías Invisibleseko Carmen Oviedok, Hortzmuga konpainiako Nerea Lorentek eta Muxikebarriko Xabi Payak parte hartu zuten. Eskerrik asko hizlariei hain eztabaida interesgarria eta beharrezkoa irekitzeagatik, gero ere hizketan jarraitzeko gogoz utzi baikintuen.

Eta batez ere, eskerrak eman nahi dizkiogu SORBURUra hurbildu zen PUBLIKOARI, ikuslea eta Kaleko Arteak ardatz dituen proposamen honetan parte hartzeagatik.
Amaitzeko, jardunaldiaren laburpen bideo bat uzten dizuegu.
Datorren urtera arte!