KALEAN ARTEZ CREANDO EN COMUNIDAD – Bitartekaritza Jardunaldiak / Jornadas de mediación

Categorías: Uncategorized
Etiquetas: , , , , , ,

Kalea zera da, elkarbizitzarako, giza-harremanetarako eta sorkuntzarako espazio amankomuna.

ARTEKALE Euskal Herriko Kale Arteen Elkartearen eskutik, Barakaldoko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, kultur-bitartekaritzaren inguruan arituko gara aurtengo jardunaldietan. Izan ere, inspirazio-iturri ez ezik, hausnarketa- eta eztabaida-gai ere izango dugun ekintza honek balio handiko aukera anitzak eskaintzen ditu lekuko herritargo edo komunitate bat eratzerako garaian.

Beste urte batez, eta Arteen Sukaldea deritzogun atal honetan, osagai berriak aurkeztuko ditugu (elkar-sorkuntza, sentsibilizazioa, erkidegoaren partaidetza); haiekin errezeta berriak egitera ausartuko gara (tailer praktiko baten bitartez) eta, ostera, bitartekaritzak, sorkuntzak eta kaleak berak eskainiko digutena dastatzeko aukera izango dugu.

Izan ere, Artekalen zinez sinisten dugu Arte Eszenikoek asko dutela eskaintzeko erkidego, auzo edo eta hiritargoen eraketa prozesuan. Bestalde, argi dugu ikuskizun amaitua eta itxia ez dela ikus-entzuleengana urreratzeko eta haienganako harremana garatzeko modu bakarra. Izan ere, sorkuntza prozesua irudimena lantzeko tresna baliagarria da eta ezustekoen aurrean bizi mantentzen gaitu; gainera, errespetua, elkarbizitza eta zoriontasuna sustatzen ditu. Konpainiok, sortzaileok, jakin badakigu eduki eta tresna baliagarriak ditugula geure auzoan edo eta herritargoan bitartekari edo zubi gisa aritzeko. Horrexegatik, eragile aktiboak izan nahi dugu geure gizartearen eraketan.

Ondorioz, eta bertako Udalarekin soinez-soin elkarlanean, Barakaldoko kaleak, gogoak eta herritarrak presto eta eskura izango ditugu nazioarteko, Estatuko eta bertako ekimenak ezagutarazteko. Inspirazio-iturri izateaz gain, geure kideen ekimenak eta proposamen ezberdinak ezagutuko ditugu, geure izaerari eutsi eta ideia berriak mahairatzeko eta, ostera, bitartekaritza-jarduera ezberdinak ezagutu ahal izateko.

Hortaz, geuk bezala, arteak, kulturak eta arte eszenikoek errealitatea eraldatzeko ahalmena dutela uste baduzu, direla egoera pertsonalak edo talde-mailakoak, eta kultura deritzogun honetan ikus-entzulegoa ezinbestekoa dela baderitzozu, zatoz eta dasta ezazu aurtengo “Arteen Sukaldea”-k eskainiko dizuna.

Kaleetan ikusiko gara!

Egitaraua

Garatu al duzu proiekturik zeure auzo edo herrian?

Zeuen herriko ikusentzuleei kultur-egitaraua eskaintzeaz gain, landu al duzu haiekin zerbait haratago?

Ideiaren bat darabilzu buruan eta ez dakizu nondik hasi?

AUZOAN ARTEZ neurri-neurrira datorkizu.

Zure zain gaude!

Izena ematea

La calle, el espacio común para crear, encontrarnos y relacionarnos.

La asociación de Artes de Calle de Euskadi ARTEKALE, en colaboración con el Ayuntamiento de Barakaldo y el apoyo de la Diputación de Bizkaia, os invita a reflexionar, debatir e inspirarnos sobre la mediación cultural, sus posibilidades y su valor en la creación de comunidad local.

Un año más, nos juntamos en nuestra peculiar Cocina de las Artes para descubrir ingredientes nuevos (co-creación, sensibilización, participación comunitaria), para probar nuevas recetas con ellos (a través de un taller práctico) y para degustar todas y todos, lo que la mediación, la creación y la calle pueden ofrecernos.

Porque en Artekale estamos convencidas/os de que las Artes Escénicas tienen mucho para ofrecer en la construcción de comunidad, de barrio y de ciudadanía, y porque sabemos que el espectáculo cerrado y acabado no es el único modo de relacionarnos con las personas que asisten como público. La creación construye imaginarios, te prepara para lo inesperado, fomenta el respeto, la convivencia y da felicidad. Porque nosotras las compañías, las creadoras y los creadores, sabemos que tenemos mucho que ofrecer como mediadoras/es, como facilitadoras/es, como puentes en nuestros propios municipios y, por ello, queremos ser agentes activos en la construcción de nuestra sociedad.

Por estas razones y, este año además de la mano de Barakaldo, que ofrece sus calles, sus gentes, y sus ganas, tendremos la oportunidad de conocer casos inspiradores a nivel internacional, estatal o local. Queremos aprender de cómo lo hacen otras/os colegas, para después proponer ideas desde lo que somos, y para compartir durante estos días, los resultados de estas actividades de mediación.

Así que, si crees como nosotras y nosotros que el arte, la cultura y las artes escénicas tienen el poder de cambiar realidades, tanto personales como grupales, y si crees que las audiencias son un elemento esencial en esto que llamamos cultura, ven a participar, a aprender y a degustar lo que esta “Cocina de las Artes” tiene para ofrecernos.

¡Nos vemos en las calles!

Programa

¿Tienes proyectos con tu comunidad?

¿Colaboras con tus audiencias más allá de ofrecerles un programa cultural?

¿Tienes ideas y no sabes por dónde empezar?

AUZOAN ARTEZ es para ti.

¡Te esperamos!

Inscripción

Deja un comentario