ZURRUNKA TEATRO txotxongilo eta itzal antzerkian espezializatua dagoen antzerki taldea gara. Gizartearen arazoak eta kezkak isladatzeko eta transmititzeko printzipioarekin konprometituta, hainbat eremu eszenikotako lanak sortu ditugu. Samurtasunaren, umorearen eta poesiaren bitartez hausnarketarako ispilu eta bultzatzaile izatea bilatzen dugu.
Compañía Arnas F.T Fabián Thome
Fabian Thomé zuzendari eta koreografoak sortutako Arnas Konpainiak dantza eta arte eszenikoak ikertzen ditu konexioa, entzutea eta kontaktua oinarri hartuta. Ikuspegi horiek emozioak mugimendu, soinu, irudi eta isiltasun bihurtzen dituzte, publikoarekin espazio sentsorial partekatu bat sortuz.
Bapateanzirko
Pailazogintzarekin maiteminduak, gertukoak. Umorea eta ikusle ororentzako antzerkia da gurea. Bapateanzirko, irribarrea plazara eramaten duen konpainia txikia eta familia handia da.
Cía. Maite Guevara
Maite Guevara Taldeak antzerki eta klown ikuskizunak eskaintzen ditu. Publiko guztientzako eta publiko gazte zein helduentzako formatu txikiak eta handiak.
Berdinki zirku Garaikidea
Bi zirku artista euskaldunek berdintatsunaren inguruan dituzten gogoeta eta kritikak plazaratuz akrobaziaren bitartez ikusleei gai horien inguruan zer pentsatua eman eta iruditegi berri bat garatzeko sortutako konpainia da =ki
Goitibera
Umorea eta poetikaren bitartez GOITIBERAk publikoarekiko lotura bilatzen du. Lecoq-en pedagogian ikasiak konpainiak lengoaia ezberdinetatik abiatuz lantzen du antzerki fisikoa: kluna, maskarak, bufoiak...
Erre produkzioak
Familiari zuzendutako keinuzko antzerkia.
Dramagia
Dramagiak antzerkia eta magia bat egiten ditu. Ikuskizun dibertigarrietan, gure publikoak disfrutatzen du ikasten duen bitartean. Dramagiak publikoaren konplizitatea bilatzen du eta partehartzea lortzen duen atzerkian bihurtzen da.
Teatro Panta Rhei Antzerkia
Panta Rhei sorkuntza eta ikerketa artistiko-eszenikoko konpainia bat da. Bideart Eszena Zigoitia programa eta Festikale jaialdia nabarbentzekoak dira. Gaur egun, ingurune naturala ikertzen "Artea eta Natura" xedearekin.
ERTZA
ERTZA, 2004. urtean sortu zen Asier Zabaleta dantzari eta koreografoaren zuzendaritzapean, artearen diziplina anitzak dantza gaikidearekin nahastuz, sorkuntza ezberdinak sustatzeko helburuarekin.
INPUT
2015ean Aiala Etxegarairen zuzendaritzapean sortutako dantza konpainia da, dantza ikuskizunak sortzeko eta bitartekaritza proiektuak bultzatzeko helburuarekin. Dantza adierazpen-, komunikazio- eta esplorazio-kanal gisa ulertuta.
Hortzmuga Teatroa
HORTZMUGAK 30 urtetik gora daramatza barrenak mugiarazteko antzerkia egiten, testuinguru soziala kritikatuz eta aztertuz, zur eta lur utziz eta pentsaraziz, ikusleen kontzientziakastinduz, beren jakin-mina piztuz, jendea hunkituz.
ZANGUANGO TEATRO
Errealitatearekin elkarreragiten duten ikuskizunak egiten ditugu, eta kalea bizikidetzarako gune bihurtzen dute, non herritarren bizitza baita protagonista
Leire Mesa
Leire Mesak proiektu honi ekin zion 2025ean, cietwistingthebalance eta beste konpainia batzuekin hainbat urtez lanean aritu ondoren. Zirku arteen bidez (aereoak, komedia, mugimendua), egunerokoa sotilki eraldatzen duen elkarrizketa bat sortu nahi du publikoarekin.
Markeliñe
MARKELIÑEk keinuetan eta ikusmenean oinarritutako ikuskizunak sortzen ditu. Ikus-zainketa, antzezleen keinu gaitasuna eta objektuei buruzko ikerketa, gure egiteko modua bereizten gaituen ezaugarriak dira.