4. Gogoeta Jardunaldietara

Atalak: Kategorik gabe

Share

Artekalek 4. Gogoeta Jardunaldietara gonbidatzen zaitu. Hitzordua Urriak 1ean Leioan izango da. Oraingo honetan, “Eredu aldaketa” lemapean arituko gara hainbat aditurekin solasean, zehazki kultur arloak eta kale arteek 2020 urtean zehar jasandako aldaketen inguruan. Azken urteotan kultur esparruak berekin zekartzan aldaketak bizkortu besterik ez ditu egin COVID-19k eragindako egoerak. Hori dela eta, krisialdi hau aukera ezin hobea da geure ogibidearen inguruan hausnarketa berria egiteko. Zer, nola eta zertarako jarduten garen birpentsatzeko unea heldu da.

Kultur-sektoreak bizi dituen datuak partekatuko ditugu; trikimailu berriak eta ideia eraldatzaileak mahairatuko dizkigute, alor publiko zein pribatuko ekintzaileoi aukera edo eta konponbide berriak aurkitzen laguntzeko asmoz.

David Márquez arituko da moderatzaile lanetan eta gonbidatuen artean honako hauek; Blanca de la Torre, Verónica Uda, Tena Busquets, Arantza Arrazola, Malas Compañías, Eduardo Hernando edo Hika Teatroa, besteak beste.

IZEN EMATEA: https://forms.gle/saB6bVYFBKNT2CAX9

Utzi iruzkin bat