ARTEKALE Euskal Herriko Kale Arteen Elkartea da. 2004tik gaur egunera arte Kale Arteen sektorea ezagutaraztea eta honen duintasunaren alde lan egitea izan da bere helburua.

Sektoreari bizia ematen dioten alorrak elkartzen ditu: konpainiak, banatzaileak, azokak eta jaialdiak.

Euskal Herriko Kale Arteen Elkarteak bere egiten du Kale Arteen Federazio frantsesaren “KALE ARTEEN ALDEKO ADIERAZPENA”.

Beharrezkoa delako existitzen gara
Duela 2.500 urte sortu ginen
Jendeak kasualitatez aurkitzen gaitu, batzuetan konturatu ere egin gabe
Begi eta belarri guztientzat aritzen gara
Mota guztietako lekuak hartzen ditugu: kaleak, zelaiak, basoak, landak, auzokideen patioak, hiriak eta herriak…
Kalekoak garela esaten digute, gure eszenatokia, gure ring-a, gure aukeraketa… da
Kalea lantzen dugu
Artistak, egileak, programatzaileak, teknikariak…

Egun hauetan, merkatuak guztia bereganatzen duenean
Beldurra eragiten digutenean, xuxurlatzera eta betaurrekoak jartzera behartzeko,
distantziak inoiz baino luzeagoak direnean, inoiz baino kartel eta oztopo gehiago dagoenean,
gelditu gabe jarraitzeko agintzen digutenean
Argi eta garbi esaten dugu badaudela ikusi beharreko,
partekatu beharreko, ezagutu beharreko… gauzak
Ehunka jai eta hitzordu, milioika artista, milioika ikus-entzule,
eta gu,
hirian ari garen artista hiritarrak hori eraikitzen ahalegintzen gara, egunez egun!
Gure lanbidetik bizitzeko eskubidea aldarrikatzen dugu
Arteak mundua salba dezakeela uste dugu
Baina lehenengo, eta beste ezer baino lehen
Hori guztia
Libre den kalean egin ahal izatea aldarrikatzen dugu.