Ekainak 12 SOS kultura

Atalak: Kategorik gabe

Share

KULTURAREN SEKTOREAREN DEFENTSAN EKINTZA PUBLIKOA

Joan den ekainaren 12an, ostirala, euskal kulturaren sektorea, beste behin bat batera eginda, kalera atera zen lau euskal hiriburuetan, gure egoera kezkagarria agerian uzteko, lelo berarekin:

S.O.S.KULTURA · KULTURA ARRISKUAN

RR.SSn manifestu bat argitaratu genuen, biralizatzeko asmorik gabe, eta hala eta guztiz ere, 4 egunetan, 197 erakunderen, 773 kultura-langileren eta 312 kultura-kontsumitzaileren sinadurak bildu zituen atxikimendu-formularioak.

MANIFESTUA

Hiru hilabeteko konfinamenduaren, lan-jarduerarik ezaren, eta erakundeekin egindako bilera eta lanaren ostean, beharrezkoa da kulturarentzat aitorpen handiagoa aldarrikatzea, politika publikoak susta ditzan, orain arte bezala apustu egiten jarraituko duten politika publikoak, inoiz baino ahalegin handiagoarekin, era guztietako kultura-adierazpenetarako sarbidea bermatzen duten aukeren inguruan, eta sormen-ehunari baldintza duinetan eustea bermatzen diotenak.

Covid19 baino lehen, egoera oso kaskarra zen jadanik, prekarietatea orokortuta zegoen gure sektoreetan, eta hiru hilabetez jarduerarik gabe egon eta gero, ondorioak oso txarrak dira:

  • Autonomo/ empresa txikia eta ertainak pobreziaren mugan bizitzera behartzen duten diru-laguntzak.
  • Zozketa bidezko profesionalentzako laguntzak arazoa konponduko duen aurrekontu nahikorik ez dagoelako.
  • Gure jarduera eragozten duten eta kultura mintzen duten jardunbide egokien protokoloak eta gidak.
  • Ezeztapen orokorrak eta programatzeko beldurra.

Horregatik proposatzen diogu Eusko Jaurlaritzari kultura lehen mailako ondasuntzat jo dezala, eta sektorea krisialditik ateratzen lagunduko duten politikak garatzen has dadila, bidean inor utzi gabe, eta Europako estandarretara hobeto egokitzen den kultura-politika berri baten oinarriak jar ditzala. Gainerako erakunde publikoek ere, aldundiek, udalek eta abarrek gure herrialdean kultura-sektorea sortu eta kultura biziarazten dugun eragileekin batera bere gain hartu beharko duten lana.

Hauek izan dira mobilizazio honen arazo eta aldarrikapen nagusiak. S.O.S KULTURA plataformak oso positiboki baloratzen du ekintza, bai Arte Bizien batasuna azaldu duelako eta sektorearen biziraupena bermatuko duten politika publikoen alde mobilizatzeko gaitasuna erakutsi duelako, bai konponbideak bilatzen parte hartzen duten hainbat eragile errekzionarazteko gaitasuna duelako..

Ekainaren 12an Estatuko beste hiri batzuetan ere kontzentrazioak egin ziren, kasu honetan Kaleko Arteak gizarte-eraldaketarako bide gisa ikusarazteko. Guztira 24 hiri atera ziren kalera honako manifestu hau irakurtzera:

Egun eta ordu bera izatea ez da kasualitatea, kulturako langileok bizitzen ari garen garai hauetan dugun kohesioaren eta konplizitatearen sintoma baizik. Hori ez da berria, artistaren 2018ko txostena onartu zenean frogatu zen, alderdi politiko guztiek aho batez onartutako txostena hain zuzen ere.

Utzi iruzkin bat