SORBURU Garapenean dauden kale-arteen proiektuak

Atalak: Berriak

Share

SORBURU

Garapenean dauden kale-arteen proiektuak

Sorkuntza garaian bazaude eta espazio publikorako hurrengo proiektuan pentsatzen bazaude, SORBURU-n izena eman ezazu!

Irailaren 17an, ostirala, UMORE AZOKAn sorkuntzarekin hitzordua dugu. Artistek eta konpainiek euren sorkuntzen sorburua erakutsiko dute, datorren denboraldian ikusi ahal izango dugunaren aurrerapen bat.

Aurkezpenak ez dira 15 minututik gorakoak izango, eta dauden puntuaren arabera, antzeztu ahal izango dira edo ez. Nolanahi ere, aurkezpen dinamikoak izan beharko dira, eta proiektuaren berezitasuna eta planteamendu artistikoa islatu beharko dituzte.

Eta galdetuko duzu… Zertarako sartuko naiz ni saltsa honetan?

SORBURU profesionalen arteko topaketa izan nahi du. Bertan proiektuei buruz ikuspegi artistikotik hitz egiteko, lankidetzak bilatzeko eta beste modu batean erlazionatzeko aukera izango dugu. Horretarako, sektoreko profesionalak gonbidatuko ditugu, eta aurkezpenak amaitzean galdera-erantzunen txanda irekiko da.

SORBURUk, Irailaren 17an aurkezten diren 4 proiektuei 100 euroko konpentsazioa eskaintzen die parte hartzeagatik. Lau horietatik bat hautatuko da, 1.000 € emango zaizkio, 15 eguneko egoitza bat eta aurrestreinaldia F ZENTROA gune berrian.

Parte hartu nahi baduzu, KLIK egin. Bidali zure eskaera 2021ko irailaren 3ra arte.

Iruzkinak itxita daude.