SORBURU Garapenean dauden kale-arteen proiektuak

Atalak: Berriak

Share

Sorkuntza garaian bazaude eta espazio publikorako hurrengo proiektuan pentsatzen bazaude, SORBURU-n izena eman ezazu!

Maiatzaren 21an, larunbata, UMORE AZOKAn sorkuntzarekin hitzordua dugu. Artistek eta konpainiek euren sorkuntzen sorburua erakutsiko dute, datorren denboraldian ikusi ahal izango dugunaren aurrerapen bat.

Aurkezpenek dinamikoak izan beharko dute, eta proiektuaren berezitasuna eta planteamendu artistikoa islatu. Ez dira 15 minututik gorakoak izango eta, aurkezpen osoa ez bada, gutxienez zati bat antzeztu beharko da. Ikusleek ikuskizuna nolakoa izango denaren ideia jaso behar dute, eta hori proiektuaren funtsaren zerbait ikusten badugu bakarrik gertatzen da.

Eta galdetuko duzu… Zertarako sartuko naiz ni saltsa honetan?

SORBURU profesionalen arteko topaketa izan nahi du. Bertan proiektuei buruz ikuspegi artistikotik hitz egiteko, lankidetzak bilatzeko eta beste modu batean erlazionatzeko aukera izango dugu. Horretarako, sektoreko profesionalak gonbidatuko ditugu, eta aurkezpenak amaitzean galdera-erantzunen txanda irekiko da.

SORBURUk, Irailaren 21an aurkezten diren 4 proiektuei 100 euroko konpentsazioa eskaintzen die parte hartzeagatik. Lau horietatik bat hautatuko da, 1.000 € emango zaizkio, 15 eguneko egoitza bat eta aurrestreinaldia TXOTENAGUNEA gune berrian.

Parte hartu nahi baduzu, KLIK egin.

Bidali zure eskaera 2021ko maiatzaren 2ra arte.