SORBURU – Garapenean dauden Kale-Arteen proiektuak

Atalak: Kategorik gabe

Share

Sorkuntza garaian bazaude eta espazio publikorako hurrengo proiektuan pentsatzen bazaude, SORBURU-n izena eman ezazu!

Urriaren 2an, ostirala, KULTUR LEIOAn sorkuntzarekin hitzordua dugu. Artistek eta konpainiek euren sorkuntzen sorburua erakutsiko dute, datorren denboraldian ikusi ahal izango dugunaren aurrerapen bat.

Aurkezpenak ez dira 10 minututik gorakoak izango, eta dauden puntuaren arabera, antzeztu ahal izango dira edo ez. Nolanahi ere, aurkezpen dinamikoak izan beharko dira, eta proiektuaren berezitasuna eta planteamendu artistikoa islatu beharko dituzte.

Eta galdetuko duzu… Zertarako sartuko naiz ni saltsa honetan?

SORBURU profesionalen arteko topaketa izan nahi du. Bertan proiektuei buruz ikuspegi artistikotik hitz egiteko, lankidetzak bilatzeko eta beste modu batean erlazionatzeko aukera izango dugu. Horretarako, sektoreko profesionalak gonbidatuko ditugu, eta aurkezpenak amaitzean galdera-erantzunen txanda irekiko da.

Informazio gehiagorako:

https://forms.gle/NWM8oY387Rtjnxnf9

Utzi iruzkin bat