Bea Larrañaga – Artista

Share

Bea Larrañaga ARTISTAk klown antzerkiko pertsona bakarreko ikuskizunak aurkezten ditu, publiko guztientzat. Espazio publikoa eta bere aukerak erabiltzen ditu publikoarekin batera bidaia erakargarri bat egiteko. Umorea oso presente dago beraren ikuskizunetan, haurnasketarako eta transformaziorako bide gisa erabiltzen da.

Harremanetarako

BEA LARRAÑAGA – ARTISTA

+34 647201401

info@bea-payasa.com

https://bea-payasa.com/eu/

 

HAUSTURAK


Balbina, umorez, erokeriaz eta sentiberatasunez hautsitakoaren arrakaletan bizi den pailazoa. Barrearen eta jolasaren bidez, hutsunea topaleku kolektibo bihurtzen du. Proposamen hurbila, dibertigarria eta desberdina. Publikoarekin konektatzen du eta eraldaketarako atea irekitzen du.

Giran daudenak: 2.
Generoa: Antzerkia/ Klown.
Hizkuntza: Testurik gabe.
Iraupena: 50 min.
Zalegoa: Adin guztietarako.

 

DOSSIERRA