ARTEKALEKO 2025 KATALOGOA DESKARGATU DEZAKEZU JADA

Share

Umore Azokan hasiko da denboraldia, eta, horrekin batera, Artekalek EUSKADIKO KALEKO ARTEEN 2025eko KATALOGOA argitaratzen du, elkartea osatzen duten kolektiboei buruzko informazioa aurkitu ahal izateko: 67 konpainia, 14 jaialdi, 3 banatzaile eta sorkuntza gune bat, katalogo honen bidez aurten gure lurraldeko plazetan ikusi ahal izango duguna partekatzen dutenak.

Katalogoa eskuragarri dago estatuko (gaztelaniaz eta euskaraz) eta nazioarteko (Ingelesez eta frantsesez) bertsioetan. Azken hori lana kanpoko merkatura bideratzen duten bazkideentzat, gure hizkuntza mugetatik kanpo.

Kaleko Arteak programatzeko interesa baduzu, edo elkartea osatzen duten eragileek zer egiten duten jakin nahi baduzu, katalogo nazionala ikusi eta deskargatu dezakezu jarraian.