DAB

Share

DAB dantza konpainiak, Marina Eskisabelen zuzendaritzapean, estetika markatu eta zaindutako piezak sortzen ditu, diziplina guztiek dantzarekin hitz egin dezaten. Karrikan eta Eszenabide saritua, lurraldea eta komunitatea ardatz hartuta, gorputza, memoria eta emozio partekatua lotzen dituzten lan sentikorrak eraikitzen ditu.

Harremanetarako

DAB

+34680795104

+34 681216695

dabitartekaritza@gmail.com

https://dab.eus

KEA

KEA ez da iraganera begirako dantza soil bat; memoria kolektiboaren eta erresistentzia isilaren aldarria da. Tabakalerako eta industriako emakume langileei gorazarre eginez, hiru emakumek lanaren keinuak poesia fisiko bihurtzen dituzte, ikusezina ikusgarri eginez.

 

Biran pertsonen kopurua: 4.
Ikuskizun mota: Dantza.
Hizkuntza: Gaztelania, Euskaraz, Ingelesa, Frantsesa.
Iraupena: 17 min.
Publiko mota: Adin guztietarako.

 

DOSSIERRA

 

 

 

Bideoa