niMú, keinu antzerkia, zirkua eta dantza uztartzen dituen konpainia gaztea da. Euskal Herritik kanpo hainbat urte eman ondoren, Xandra Gutierrez bueltan da, clown, soka ahul eta objektuen manipulazio ikuskizun poetiko bat aurkezteko.
Koilara Teatro
Koilara Teatro, Gasteizen egoitza duen konpainia da, 2021ean sortua eta klown, umore fisiko eta testu ikuskizunetan espezializatua.
DAB
DAB Elkartea gai sozialak eta ekintza sozio kulturalak landuz, publikora ailegatzeko helburuarekin sortu da. DAB da Dantza, da Artea eta da Bitartekaritza.
Deabru Beltzak
Simetria, Desplazamendua, Sua. Hiru hitz hauek Konpainiaren oinarri komunak dira, bakoitza bere kulturari eta historiari hertsiki lotuta. Hurbiltasuna mugimenduan: publikoarekin harremana erabatekoa da
Piszifaktoria Ideien Laborategia
Artearen diziplina desberdinetan aritzen diren hainbat artistak 2015ean Laudion sorturiko esperimentazio taldea da Piszifaktoria. Hain zuzen ere, artearen adierazpide desberdinen arteko mugak ikertzea da bere helburu nagusia, bai eta begiratzeko, esateko eta adierazteko modu berriak bilatzea ere.
NODE
NODE Donostiako dantza, performance eta ikus-entzunezko konpainia da. 2016ean sortua, Ana Barrantesek (ekoizpena eta banaketa) eta Ion Estalak (sortzailea eta zuzendaria) osatzen dute. Gaur konpainia artista ezberdinek bat egiten duten gune neuralgiko batean bihurtu da.
Harrobi Dantza Bertikala
Dantza bertikala eta sorkuntza garaikidea naturarekin, euskal kulturarekin eta nortasunarekin fusionatzen dute. Jarduera artistikoak formatu anitzetan zabaltzen ari dira dantza bertikala publiko eta esparru ezberdinetara eramanez.
Erre produkzioak
Familiari zuzendutako keinuzko antzerkia.
Bapateanzirko
Pailazogintzarekin maiteminduak, gertukoak. Umorea eta ikusle ororentzako antzerkia da gurea. Bapateanzirko, irribarrea plazara eramaten duen konpainia txikia eta familia handia da.
TwoMuch Circus
Twomuch Maggie Bernay eta David Sánchezek osatutako zirku konpainia da. Antzerkia egiten dugu, komedia, baina, batez ere, malabaristak gara, objektuen manipulazioa eta gauzak airera botatzea maite dugu.
Mama Crea
Mama Crea Bilboko konpainia profesional bat da. Arte eszenikoetan aditua eta neurrira egindako eskaera sortzailea. 30 urte baino gehiagoko esperientzia du sektorean, Mama Crea-k publiko guztietarako esperientzia emozionalak sortzen ditu. Proiektu berritzaileen bidez, ohiko aurkezpen espazio konbentzionaletatik ihes eginda.
Compañía X
Compañía X Ada Continente, Nadia Yagoubi eta Saray Garziak osatzen duten dantza garaikide konpainia bat da. 2018an jaio zen eta Costa Rica, Mexiko eta Panamá bitartean eman zituen bere lehenengo pausoak. 2020tik geroztik eta gaur egun arte Espainiako jaialdi eta espazio alternatiboetan parte hartzen dute.
Toni La Sal
"Txotxongilo bertsolariak" kale-antzerki ikuskizuna sortu dute Antton Bastero txotxongilolariak, Toni La Sal izenez ezagunagoak, eta Felipe Zelaieta bertsolariak, Euskal Herrikoak eurak.
Cía. Barsanti
2017an sortu zuten taldea. 2018an Kale Gorrian beraien lehen lana kaleratu zuten Leioako azokan saritua eta Max sarien finalista izan zena. Gero LEGEA GU GARA eta AKABO! etorri ziren eta 2024-ean LJ75 estreinatu dute.
Cía. Trotamundos
2015eko urtarrilean, Mailen Mansilla eta Luciano Mezzoterok, “Trotamundos Konpainia” sortzen dute. Testu gabeko eta nortasun propioa duten kale ikuskizunak sortzeko helburuaz. Klowna eta zirku teknika ezberdinak nahastuz, espazio eta publiko anitzari zuzendurikoak.