Aurten bi tailer presentzial programatuko dira, Élise Ouvrier-Buffetek eta Enric Asesek emango dituztenak, urriaren 20tik 24ra, eta online formatuko hirugarren bat, Nines Carrascalen eskutik, urriaren 28tik 30era eta azaroaren 4tik 6ra.
Ikasturtea hasi da eta Artekalek, Euskal Herriko Kale Arteen Elkarteak, aurten ere Formakuntza Jardunaldiak antolatu ditu Errenteriako Lekuona Fabrikan.
Jardunaldiek Kaleko Arteak osatzen dituzten arloetan trebatzen eta espezializatzen jarraitzeko balio dute, teknika, sorkuntza edo kudeaketa arloetan adb, besteak beste. Urtero, sektoreko profesionalei zuzendutako tailer espezifikoekin askotariko programa bat sortzen saiatzen da, jardunean dauden artistek eta adituek ematen dituztenak. Gainera, topaketa honek sormen espazioak partekatzeko balio digu, eta ikaskuntza bezalako gauza atsegin eta baliotsuan elkartzeko.
Gainera, beste urte batzuetan bezala, Artekalek Donostian ostatu hartzeko aukera eskaintzen du, tailer egunetan mugitu nahi ez duten pertsona guztientzako espazio partekatu batean, prezio merke batean.



Aurten 3 tailer antolatu dira, Artekaleko bazkideentzat eta kanpoko ikasle guztientzat ere irekiak:
Lantegi presentzialetako lehena, KOMEDIA FISIKOA Slapstick, istripuaren komedia izenekoa, istripuetan oinarritutako umore fisikoan interesa duten arlo guztietako artista profesionalei zuzenduta dago. Tailer hau umore fisikoaren eta ustekabeko gag delakoen esplorazio bat da, eta Élise Ouvrier-Buffet pailazoak emango du. Tailerra Lekuona Fabrikan emango da urriaren 20an eta 21ean, 10:30etik 14:30era eta 16:00etatik 18:00etara.
KOMEDIA FISIKOA | Slapstick, istripuaren komedia. Élise Ouvrier-Buffet (Frantzia)
Urriaren 20an eta 21ean, 10:30etik 14:30era eta 16:00etatik 18:00etara.
Bigarren tailer presentziala SORKUNTZA PROZESUAK MAILA KOLEKTIBOAN buruzkoa izango da. Ikastaro honen asmoa sormen lana taldean antolatzeko jarraibideak sortzea da da, protokoloak eta moduak azaltzea, prozesuan parte hartzen duten guztiek beren buruaren egiazkoena adieraz dezaten, eta esperientzia profesionala duten edo ez duten artistei zuzenduta egongo da. Enric Ases aktore, zuzendari eta antzerki egileak ematen du, eta La Fura dels Baus, Tricicle edo Teatre de Guerrilla bezalako konpainietan egin du lan. Tailerra urriaren 22an, 23an eta 24an emango da, Lekuona Fabrikan, 10:30etik 14:30era eta 16:00etatik 18:00etara
SORKUNTZA PROZESUAK MAILA KOLEKTIBOAN | Enric Ases (Catalunya)
Urriaren 22, 23 eta 24an, 10:30etik 14:30era eta 16:00etatik 18:00etara
Hirugarren tailerra online izango da, eta izenburu hau izango du: SALDU EDO EZ SALDU, HORRA HOR KOSKA, eta honelako gaiak planteatzen ditu: Zentzuzkoa al da proiektu on batek banaketarik behar ez duela pentsatzea? Iritsi al daiteke bakarrik saltzen diren ikuskizunak daudela pentsatzera? Tailerra Nines Carrascalek emango du, hainbat konpainiaren kudeatzaile eta banatzailea, hala nola Histrión Teatro edo Escena Distribución Granada. Tailerra sektoreko profesionalei zuzenduta dago, eta urriaren 28an, 29an eta 30ean eta azaroaren 4an, 5ean eta 6an emango da, 16:00etatik 18:00etara.
SALDU EDO EZ SALDU, HORRA HOR KOSKA | Nines Carrascal (Andaluzia)
Urriaren 28an, 29an eta 30ean, eta azaroaren 4an, 5ean eta 6an 16:00etatik 18:00etara
Interesa dutenek hemen eman dezakete izena.
Bete inskripzioa urriaren 16a baino lehen, eta zurekin harremanetan jarriko gara matrikula egin dezazun.
Matrikularen prezioak
Hiru ikastaro 150 €/ Bazkideentzat 100 €
Bi ikastaro 100 €/ Bazkideentzat 75 €
Ikastaro bat 75 €/ Bazkideentzat 50 €