Audientziei buruzko proiektu pilotua
Artekalek, Open Kaleren bidez — kaleko arte eszenikoen jaialdi eta programazioen sarea —, proiektu pilotu bat garatu zuen iaz, audientziekin lan egitea eta parte hartzea ardatz hartuta, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. OPEN KALE IKUS-ENTZULEAK programaren helburua nola ireki daitezkeen, espazio publikoko egitate eszenikotik, hainbat publiko-sektorerekin harremanetan jartzeko bideak esploratzea izan zen, arreta berezia haurrei eta familiei jarriz. Artekalek irmoki uste du arte eszenikoak ikusten dituzten pertsonak ez direla kontsumitzaile soilak, eta ulertzen du kaleak aretoaren ezaugarri desberdinak dituela. Horregatik, proiektu hau egokia eta beharrezkoa zen.
Proiektuak Pedagogías Invisiblesen eskutik eskeinitako aurretiko prestakuntza, diziplina artistikoak aurkitzeko doako tailerrak, baterako sorkuntzako prozesuak (oraindik estreinatu gabeko proposamenekin) eta funtzio osteko solasaldiak (plazetan eta beste espazio publiko batzuetan) barne hartu zituen. Amaiera gisa, saio komun bat antolatu zen, Pedagogías Invisiblesen taldeak gidatuta, eta horrek etorkizunean ikaskuntzak, erronkak eta jomugak aurkitzen lagundu zigun.
2025. urtea kaleko arte eszenikoekin bertaratzen, gozatzen eta hunkitzen direnenganako begirada kolektiboaren hasiera izan zen. Esperientzia horrek elkarrekin esperimentatzen jarraitzeko eta tresnak, begiradak eta ikuspegiak partekatzeko gogo handia zabalik uzten du.
OPEN KALE 2025 IKUS-ENTZULEAK programaren ITXIERA TXOSTENA deskargatu dezakezue, eta LABURPEN BIDEOA hemen ikusi.
Eta ikasten jarraitzeko, PEDAGOGÍAS INVISIBLES taldearen KULTUR BITARTEKARITZAKO PROZESUETAN LAGUNTZEKO GIDA ikusi eta deskargatu dezakezue jarraieran.