La Trapecionista

Share

Zirku-dantza konpainia, 2020an jaio eta Maitane Azpirozek zuzentzen duena. Bere ibilbidean Artxipielago, H2O eta Zuhamu ikuskizunak ditu, nazio mailan eta nazioartekoan errekonozitutakoak. Konpainiak poetikoki esploratzen du eszena, espazio publikoan nahiz aretoan, eta bere sorkuntzetan giza sentsibilitatearen inguruan interesatzen da.

Harremanetarako

La Trapecionista

+34 618721758

latrapecionista@gmail.com

https://www.latrapecionista.com

ZUHAMU

Zuhamu zirko-dantza eta zuzeneko musika ikuskizuna da, uraren eta zuhaitzen arteko loturan inspiratua. Akrobaziak, dantza eta sokak dituen zuhaitz baten bidez, publikoa zuhaitzen garrantziaz sentsibilizatzen du eta gizakiak munduan duen lekua zalantzan jartzen du.

Biran pertsonen kopurua: 4.
Ikuskizun mota: Zirkua/ Diziplina anitz.
Hizkuntza: Euskaraz, gazteleraz.
Iraupena: 45 min.
Publiko mota: Adin guztietarako.

 

DOSSIERRA