Zurrunka Teatro

Share

Txotxongilo eta itzal antzerkian espezializatuak gauden antzerki konpainia gara. Gizartearen arazo eta zailtasunen ispilu eta adierazle izatearen konpromisoa izan dugu beti helburu eta abiapuntu gure lanetan. Gure lanak ekoizteko prozesuan sortutako elementu guztien sortzaileak gara, gidoia, txotxongiloak, objektuak eta eszenografia barne.

Harremanetarako

Zurrunka Teatro

+34 695714699

zurrunkateatro@gmail.com

www.zurrunkateatro.com

 

Birakolore

Arrakalen artean bizitasunez jaiotzen den basa-bizitza deskubrituz, ingurunearen pertzepzioa aldatuko duten sentsazio eta koloreek, zementuaren aurretik izan zen bizitza gogoratzera eramango gaituzte, hazien, zuhaitzen eta loreen magia berrikastera.

Zuzendaritza: Eñaut Gorbea.
Antzezle/ak.: Eñaut Gorbea eta Amaia Garrosa.
Biran pertsonen kopurua: 2.
Ikuskizun mota:Txontxongiloak.
Hizkuntza: Testurik gabe.
Iraupena: 90 min.
Publiko mota: Adin guztietarako.

Bideoa