La Pez Konpainia
Antzerki laborategi bezala sortzen da, jolasean oinarritutako lan modu baten bila, lengoaia ezberdinak elkartuz ikusleekin zuzeneko komunikazioa bilatzeko: horiek dira La Pez-en bilaketaren oinarriak. Sorkuntza originalak egiten ditu eta, nahiz eta lengoaia ez konbentzionalak erabili, edo horregatik agian, publikoaren konplizitatea lortzen du.