Gure istoriekin inguruko munduko gertaeren ikuskizun pertsonala ematen saiatzen gara, beti umorearen aldetik noski. Honek libreago, sortzaileago… eta bide batez dibertigarriagoak bihurtzen gaitularik.
Trakamatraka
Trakamatrakak familia osoarentzako musika-ikuskizunak proposatzen ditu, eguneroko edo berrerabilitako elementuak erabiliz. Umorez beteriko musika eta antzerki proposamen honek bizi garen munduari buruz gogoeta eginaraziko digu.
Harrobi Dantza Bertikala
Dantza bertikala eta sorkuntza garaikidea naturarekin, euskal kulturarekin eta nortasunarekin fusionatzen dute. Jarduera artistikoak formatu anitzetan zabaltzen ari dira dantza bertikala publiko eta esparru ezberdinetara eramanez.
Kresala Dantza Taldea
Euskal Herriko dantza konpainia, 1968an Donostian sortua Gene Yurre zuzendaria zela. 1993tik Faustino Aranzabal da zuzendari artistikoa.
Mundu tradizionala eta poetika bisuala inspirazio iturritzat hartuta, dantza-antzezpen originalak osatu ditu, emozioetatik sortzen diren mugimenduei tentu handiz erreparatuz.
XILIPURDI ANTZERKIA
Teatro Trapero antzerki taldea, ( orain Xilipurdi Antzerkia) Pariseko Jacques Lecoq eskolako hainbat ikasle diplomatuk sortu zuten 1989an, pantomima, clown, partehartzea eta txotxongiloetan oinarrituta.
Erre produkzioak
Familiari zuzendutako keinuzko antzerkia.
Zirkozaurre
ZIRKOZAURRE, kaleko eta aretoko ikuskizunak biltzen dituen ekoizpen propioko zirku espazioa da. Horrez gain, edozein espaziora eta beharrera egokitzen diren proposamenak ere baditu.
Bapateanzirko
Pailazogintzarekin maiteminduak, gertukoak. Umorea eta ikusle ororentzako antzerkia da gurea. Bapateanzirko, irribarrea plazara eramaten duen konpainia txikia eta familia handia da.
Hortzmuga Teatroa
HORTZMUGAK 30 urtetik gora daramatza barrenak mugiarazteko antzerkia egiten, testuinguru soziala kritikatuz eta aztertuz, zur eta lur utziz eta pentsaraziz, ikusleen kontzientziakastinduz, beren jakin-mina piztuz, jendea hunkituz.
Meñakoz
2020an Sopelan sortutako dantza talde berria da. Euskal dantza ildo garaikideekin zein beste kultur diziplinekin lotzen du. Inguruko problematika zein gaien inguruan hausnartzeko zein gozatzeko tartea zabaltzea du helburu, emakume helduek protagonismoa hartuz.
Bea Larrañaga - Artista
Bea Larrañaga bakarka kaleratu da pertsona bakarreko ikuskizunekin. Mundua iraultzea erabakitzen du. Dantza, slapsticka, antzerkia eta clowna erabiltzen ditu. Umoreari garrantzi eraldatzailea ematen dio eta hausnarketarako lekua.
Cía. Barsanti
2017an sortu zuten taldea. 2018an Kale Gorrian beraien lehen lana kaleratu zuten Leioako azokan saritua eta Max sarien finalista izan zena. Gero LEGEA GU GARA eta AKABO! etorri ziren eta 2024-ean LJ75 estreinatu dute.
Dramagia
Dramagiak antzerkia eta magia bat egiten ditu. Ikuskizun dibertigarrietan, gure publikoak disfrutatzen du ikasten duen bitartean. Dramagiak publikoaren konplizitatea bilatzen du eta partehartzea lortzen duen atzerkian bihurtzen da.
Zo-Zongó!!
Zo-Zongó!! (2004 - ... ) musikariz osatutako musikarientzat den konpaini kooperatibista bat da, gure ikuskizun propio diren sormen, ekoizpen eta distribuzioarentzako plataforma bilakatuz.
Cía. Maite Guevara
Maite Guevara Taldeak antzerki eta klown ikuskizunak eskaintzen ditu. Publiko guztientzako eta publiko gazte zein helduentzako formatu txikiak eta handiak.